2013/03/17

Semola krepe- Bagrer.









                        

                         Semola krepe - Bagrer. 
  
   Osagaiak: 
-Kikara 1 semola  
-Kikara 1/2 irin
-2 koilarakada legamia 
-Gatz pixka bat. 
-Azukre pixka bat. 
-2 kikara ur epel 
-Ekilore olioa 



  
    Prestaketa: 

Hasteko, sartu ontzi batean  kikara 1 semola, kikara 1/2 irin
2 koilarakada legamia, gatz pixka bat eta azukre pixka bat. 
Gero, berotu bi kikara ur lapiko batean, baina ez irakin, epel utzi behar da. 
Epel dagoenean, jarri  nahasketan eta  irabiatu dena 
irabiagailuaren laguntzaz.  Estali ontzia orri garden batekin eta utzi 
30 minutu erreposatzen. 


  

Sukaldeko paper pixka bat oliotan bustitzen dugu  eta pasatzen dugu  zartaginetik bagrerra ez itsasteko, eta horrela guztiekin. 

  
 

   Koilara handi batekin artuko dugu nahasketa eta kontuz  
jarriko dugu zartaginean. 


   
      
 Egiten uzten dugu eta burbuila osoak eginda daudenean,  labana 
 baten laguntzaz, behetik hartuko dugu eta biratuko dugu beste 
aldetik egiteko,   segundu batzuk utziko ditugu eta hortik plater batera eramango dugu.
Bagrera oso gozo dago: txokolatearekin, marmeladarekin.... 
Gustatzen zaizun edozerrekin



                           



1 comentario: