2013/03/07

Arroz esnea

                                        Arroz esnea
       
      -Osagaiak:

  • Laktosik gabeko litro 1esne
  • 100g azukre
  • 100g arroz bonba(borobila)
  • 2 kanela makila
  • Laranja baten azala.

Hasteko, jarri esnea berotzen  lapiko batean kanela makila  pusketekin  eta laranja azalarekin. Egosi su ertainean,  ia  irakiten hasi arte.  Orduan, arroza gehitu eta nahasten hasi.  Noizean behin joan nahasten  (almidoia aska dezan) eta arroza bigun egon arte egosi. Gizentzen joango dela ikusiko duzue.  Ondoren, azukrea gehitu, sua minimora jeitsi eta etengabe nahastu bestela azukrea itsatsi eta karamelizatu egin daitekeelako.  Iraikiten hasten denean, sua itzali eta hozten utzi.  Hozten doan bitartean, noizean behin nahastu, esnegaina sor ez dadin, eta gizenago gera dadin.  Guztiz hotz dagoenean, jarri ontxitxoetan (nik kanela eta laranja azala uzten dizkiot) eta gorde hozkailuan .

No hay comentarios:

Publicar un comentario