2013/04/11

Krepeak

                                                          Krepeak
Osagaiak:                                                   
125g irin                                           
2 arrautza                                             
100ml esne                                              
50 g gurin
1g gurin zartaginean igurzteko
5g azukre
Gatz pixka bat
Litro laurden esne
75g txokolate
Nola egiten dira krepeak?
Lehenengo, gurina desegiteko mikrouhinean sartu 30-40 segundu.
Pitxer batean esnea, gurina eta arrautzak jarri ostean, gehitu irina, azukrea eta gatza. Osagaiak irabiatutakoan, nahasketa iragazki batetik pasatu pikorrak kentzeko.
Ondoren, igurtzi gurina pintzel batez zartaginean, eta berotu su motelean. Zartaginean orea jartzean, sakabanatu eta mamitzen denean bira eman. Egin hori orea bukatu arte.
Gero jarri txokolatea eta esnea ontzi batean eta urtu.
Azkenik zerbitzatu krepeak txokolate saltsarekin batera.
Krepeak ere gatzazkoak egin daitezke eta orduan gazta eta urdaiazpikoarekin egin behar dira.
                      On egin!

1 comentario: