Osagaiak:
-1/2kg. txerri saiheski
- Mostaza
- Gatza
- Soja-saltsa
- 1/ 2 edalontzi ur
- 1/2 edalontzi ardo zuri
Hasteko, saihetsak erretilu batean jarri behar dituzu labean sartzeko. Ondoren, saiheskien haragiaren aldea beherantz jarri behar duzu. Hori egiten duzun bitartean, labea berotzen jarri behar duzu 200-250º-tara. Geroago, saiheskiei gatza bota behar diezu eta mostaza zabaldu egin behar duzu. Hori egin bezain azkar 1/2 edalontzi ur eta 1/2 edalontzi ardo zuri bota behar dizkiezu. Jarraian, soja-saltsa pixka bat gehitu behar duzu (eman nahi diozun gozotasunaren arabera)
Azkenik, labera sartu behar dituzu 20-25 minutuz. Denbora hori pasatutakoan, saiheskiei bira eman behar diezu eta ateratako saltsarekin isuritu behar dituzu. Beste 20 minutu labean utzi behar dituzu edo zuk nahi duzun kolorea hartu arte utzi. Denbora horretan saltsarekin busti ditzakezu; edozein gauzarengatik saltsarik gabe geratzen bada, ardo txuri edo ur pixka bat bota dezakezu behar badu. Zerbitzatu eta jan.
ON EGIN!!

Etxean probatuko dut!!! :)
ResponderEliminar