2013/03/08

Sagar tarta

Sagar tarta (5-6 pertsonentzat)

Osagaiak:
  • 2  koilarakada gurin
  • 6  koilarakada azukre
  • 200 gramo esne-gain
  • Arrautza 1
  • Koilarakada bat legamia
  • 3 sagar
  • Koñak kopa 1
  • 6  koilarakada irin
Prestaketa:

Hasteko, gurina eta azukrea ontzi batean botako ditugu eta nahastuko ditugu.  Arrautza, irina eta esne-gaina gehituko dizkiogu egindako nahasketari eta ondo nahastuko dugu.  Gero legamia eta koñaka erantsiko ditugu.  Horretaz gain, sagarrak zuritu eta zatituko ditugu eta  aurreko nahasketari gehituko diogu.
Gero molde bat hartuko dugu eta gurinaz igurtziko dugu.  Hori egin eta gero nahasketa moldearen gainera botako dugu.  Moldea prest dugunean, labean sartuko dugu 45-50 minututan, gutxi gorabehera 200º-tara. Bukatzeko arbeletxeko marmelaradekin apainduko dugu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario