PASTA BOLOGNESA
OSAGAIAK
- Tipulin bat, txiki-txiki egina
- 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginak
- 3 koilarakada oliba olio
- Haragi pikatua, 600 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin)
- Tomate saltsa, litro laurdena
- Perrexil xehatua
- 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)
ERREZETA
Zartagin batean olioa jarriko dugu eta bertan baratxuri
aleak, gatz pixka bat eta tipulina gehituko ditugu. Su ezti-eztian
jarriko dugu. Barazkia pixkana-pixkana frijitu dadila, 20 bat minutuan.
Denbora hori iraganik, sua bizitu eta haragi xehatua gehitu. Dagoela
haragia frijitzen, beste 20 minutuz, zurezko zaliarekin eragiteari utzi
gabe, haragi pikatua suelto gelditu dadin, ez ore bat egina. Gazitu eta
tomate saltsa gehitu. Saltsa pixka bat loditu dadila, haragia melenga
eta ongi krematsua gelditzeko. Perrexila erantsi gero, baita pasta egosi
berria eta xukatua ere. Zerbitzatu eta jan.
ON EGIN!
l. mailakoek eta neuk irakurri dugu zure errezeta, eta oso gustuku dugula esan nahi dizugu.
ResponderEliminar