Oilaskoa txanpiñoiekin
Osagaiak:
- Lau oilasko-izter
- Txanpiñoiak
- Azenario bat
- Tipula bat
- Baratxuri bat
- Lau piper berde
- Piperbeltza
- Olioa
- Ura
- Gatza
Prestaera:
Hasteko, zati itzazu baratxuria, azenarioa eta piper berdeak. Mozten bukatutakoan, zartagin batean olio pixka batekin frijituko ditugu barazki guztiak. Bitartean, lapiko batean ura jartzen da berotu dadin. Barazkiak gorrituak daudenean, oilaskoarekin batera lapikora bota behar dira eta gatz pixka bat ere bai. Oilaskoa behin egosita eta barazkien zaporea hartuta duenean, oilaskoa beste lapiko batera pasa behar da, baina barazkiak lehenengo lapikoan utziko ditugu horiekin saltsa bat egingo dugu eta. Saltsa eta oilaskoa egiten diren bitartean, zartagin batean olio pixka bat bota eta txanpiñoiak hor frijituko ditugu. Bukatutakoan, bota behar dira txanpinoiak saltsa egiten ari den lapikora. Azkenik, erretilu batean jarri oilasko-izterrak eta bota gainetik saltsa txanpinoiekin.
Probatuko dut!
ResponderEliminarbikaaain gustako zaizu
Eliminar