2013/03/08

Magdalenak ( 12 )


                                      Magdalenak

Osagaiak:

·7 goilarakada olio
·100g. azukre                                 
·2 arrautza
·100g. irin
·Limoi bat
·Goilarakada 1 legamia


Nola egin?

Hasteko, arrautzak eta azukrea oso ondo nahastu, nahasten jarraitzen duzun bitartean pixkanaka - pixkanaka olioa bota.  Gero, ondo nahastuta dagoenean, limoia hartu eta kendu azala. Ondoren, orea dagoen ontzian, bota azala, zaporea har dezan.  Oreak zaporea hartzen duen bitartean, irina bahetu, pikorrak kentzeko.  Behin bahetuta, bota orean irina eta legamia goilarakada bat eta dena nahastu.
Orea homogeneotuta dagoenean, hartu moldeak  eta mahai handi batean jarri eta koilaratxo baten laguntzaz, bete moledeen 2/3.  12 moldeak beteak daudenean, jarri erretilu handi batean.  Bukatzeko, labean sartu, 180º C-tan 20 minutuz. Gero utzi hozten eta hoztutakoan jateko prest egongo dira.  

2 comentarios: