Osagaiak:- Hojaldre lamina bat (laktosarik gabe)
- Pastel-krema
- Marrubiak
- Azukre pixka bat
- 2 orri gelatina
Nola egin?
Lehenik eta behin, ur hotza duen ontzi batean gelatina orriak sartu, biguntzeko. Ondoren marrubiak zatitzotan moztu eta lapiko batean sartu. Azukrea gehitu gainetik (kopurua, bakoitzaren gustura). Lapikoa su baxuan jarri eta noizean behin, joan nahasten behetik ez itsasteko. Egosten doan bitartean, marrubiak desegiten joango dira, eta aterako zaion salda, gorritzen eta loditzen joango da, gutxi gorabehera 15 minutu beharko dute marrubiek biguntzeko.
Bitartean, zabaldu hojaldre lamina tartak egiteko molde baten azpialde osoan aldeak estali arte. Ondoren, sarde batekin zulotxoak egin gainazala osotik airea har dezan. Berotu labea, 200ºC-tan eta hojaldrea bertan sartu 20 minutu inguru. Gero labetik atera eta hozten jarri.
Azkenik, errezetaren arabera, pastel krema bat egin behar da, eta amaitzean hojaldrean guztia zabaldu, estali arte eta hozten jarri. Ondoren, oraindik bero dagoen marrubi marmeladan bigunduriko gelatina orriak sartu eta ondo nahastu. Gero, estali. Hozten jarri, eta nahiko hotza dagoenean, hozkailuan sartu guztiz hozteko, eta ikusiko duzue gelatinak nola gogortuko duen marmelada.
Eta orain jatera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario