Legatz-kroketak
Osagaiak:
-Litro bete esne
-4 goilarakada irin
-Gurin zati bat
-Tipula bat
-Legatza xerra bat
-Gatza
-Olioa
Lehendabizi jar ezazu zartagin batean hiru goilarakada olio berotzen. Olioa berotzen den bitartean, zati ezazu tipula zati txikitan. Dena zatituta duzunean, bota ezazu zartaginera eta frijitu. Tipula egiten den bitartean, zatitu legatza eta gero jarri zartaginean tipularekin batera eta frijitu. Arraina eta tipula eginda daudenean, atera ezazu zartaginetik eta jar ezazu plater batean. Gero, ipin ezazu berriro zartagina su motelean, gehitu gurin zatia eta utzi urtzen. Aldi berean jar ezazu litro bat esne lapiko txiki batean sutan, eta utzi berotzen. Gurina urtutakoan, gehitu irina eta eragin dena, orea egin arte. Gero, pixkanaka-pixkanaka gehitu esne beroa eta eragin behin eta berriz. Botatako esneak orearekin bat egiten duenean, gehitu esne gehiago eta eragin berriro. Oso garrantzitsua da eragiteari ez uztea (zenbat eta gehiago eragin, orduan eta ore finagoa aterako da) Azkenik, erantsi tipula eta lagatza eta eragin oso ondo. Bota gatz pixka bat eta probatu. Gatz gehiago behar badu gehitu, baina behar ez badu, utzi hozten. Erabat hoztuta dagoenean, batu bolatxoak sortuz. Ez ahaztu bolatxoak egiteko, lehendabizi irin pixka bat erabili behar duzula, gero arrautza irabiatuan busti behar dituzula eta azkenik ogi birrindua erabili behar duzula.
Oso erreza ematen du. Inoiz ez ditut arrain-kroketak egin.Egingo dut eta esango dizut.
ResponderEliminar